2018(e)ko maiatzaren 28(a), astelehena

ADUNAKO UR-ARAZTEGIA. Aurreko asteko asteartean, maiatzak 22, Adunako ur-araztegia ikustera joan ginen 3. eta 4. mailako ikasleok.


Gure etxeetatik ateratzen den ur zikina hara joaten da bertan garbitzeko. Makina eta piszina askotatik pasatzen da eta toki batzuetan oso usain txarra dago.




Beste gela batean, pareta handi batean, marrazki eta argien bidez ikusten zen ur zikinak egiten duen bide osoa.


Bukaeran, ura nahiko garbia ateratzen da eta ibaira botatzen da.


2018(e)ko maiatzaren 17(a), osteguna

ASTEASU ERREKAREN AZTERKETA. Gaur goizean Errekabailara joan gara 4. mailako ikasleok Karlota eta Robertorekin errekaren azterketa egitera: tokia, uraren kalitatea, zaborrak,...


Ikusi duguna eta jaso ditugun datuak liburuxka batean idatzi ditugu.


 Talde bakoitza lan ezberdin batez arduratu da gero gelan besteei azaltzeko.




Asko ikasi dugu eta oso ondo pasa dugu.

2018(e)ko apirilaren 17(a), asteartea

LEKUNBERRIKO "MENDUKILO" KOBAZULOA. Joan den Marxoak 13an 3. eta 4. mailakoen ikasleak Mendukilo Kobazulora irteera bat egin genuen.




Kobazulo horretan xaguxarrak eta beste izaki bitxi batzuk ikusi genituen. Gainera estalaktita pila zeuden eta asko ikasi genuen.





Gomendatzen dizuegu hara joatea!

2017(e)ko azaroaren 16(a), osteguna

TXOTXONGILOAK 2 urteko eta 3 urteko geletan:
Gure kide txikiei Kroko eta Ttantto maskotak egiten lagundu eta gero, gogoz gelditu ginen berriro beraiekin elkartzeko. Plastikan txotxongilo mota ezberdinak egin genituen eta bururatu zitzaigun ipuin batzuk prestatzea beraiei antzezteko.
Eta horrela egin dugu gaur: talde bat joan gara 2 urteko gelara eta Txanogorritxo antzeztu diegu.


Gero hamaiketakoa jan dugu elkarrekin.



Beste 2 talde 3 urteko gelara joan gara eta guk egindako txotxongiloekin bi     ipuin aurkeztu dizkiegu: Txanogorritxo eta Hiru txerritxoak.
 



Bukatu dugunean, Amaiak esan digu ea lagunduko genien Euskara eguneko kanta ikasten edalontziekin. Eta musika gelan egin dugu entsaioa.


Eta bukatzeko, beraien gelara bueltatu gara eta marrazki erraldoi bat egin dugu denon artean.




PRIMERAN PASA DUGU!

2017(e)ko azaroaren 2(a), osteguna

KIDEZ KIDE:
Azkenean ailegatu da eguna. 4. mailako ikasleok gure kide txikiak ezagutzera joan gara beraien geletara. Txikiek bere gelako maskota egin behar zuten: 2 urtekoek Kroko eta 3 urtekoek Ttantto. Lan hori egiten lagundu diegu. Hasteko, beraiek margotu dute marrazkia. Gero guk moztu dugu. Ondoren plastifikatu dugu irakasleen laguntzarekin eta berriro moztu dugu. Azkenik makiltxo bat pegatu diogu. Poz-pozik ibili gara denok.