2017(e)ko azaroakren 16(a), osteguna

TXOTXONGILOAK 2 urteko eta 3 urteko geletan:
Gure kide txikiei Kroko eta Ttantto maskotak egiten lagundu eta gero, gogoz gelditu ginen berriro beraiekin elkartzeko. Plastikan txotxongilo mota ezberdinak egin genituen eta bururatu zitzaigun ipuin batzuk prestatzea beraiei antzezteko.
Eta horrela egin dugu gaur: talde bat joan gara 2 urteko gelara eta Txanogorritxo antzeztu diegu.


Gero hamaiketakoa jan dugu elkarrekin.



Beste 2 talde 3 urteko gelara joan gara eta guk egindako txotxongiloekin bi     ipuin aurkeztu dizkiegu: Txanogorritxo eta Hiru txerritxoak.
 



Bukatu dugunean, Amaiak esan digu ea lagunduko genien Euskara eguneko kanta ikasten edalontziekin. Eta musika gelan egin dugu entsaioa.


Eta bukatzeko, beraien gelara bueltatu gara eta marrazki erraldoi bat egin dugu denon artean.




PRIMERAN PASA DUGU!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina