2018(e)ko maiatzakren 28(a), astelehena

ADUNAKO UR-ARAZTEGIA. Aurreko asteko asteartean, maiatzak 22, Adunako ur-araztegia ikustera joan ginen 3. eta 4. mailako ikasleok.


Gure etxeetatik ateratzen den ur zikina hara joaten da bertan garbitzeko. Makina eta piszina askotatik pasatzen da eta toki batzuetan oso usain txarra dago.




Beste gela batean, pareta handi batean, marrazki eta argien bidez ikusten zen ur zikinak egiten duen bide osoa.


Bukaeran, ura nahiko garbia ateratzen da eta ibaira botatzen da.


2018(e)ko maiatzakren 17(a), osteguna

ASTEASU ERREKAREN AZTERKETA. Gaur goizean Errekabailara joan gara 4. mailako ikasleok Karlota eta Robertorekin errekaren azterketa egitera: tokia, uraren kalitatea, zaborrak,...


Ikusi duguna eta jaso ditugun datuak liburuxka batean idatzi ditugu.


 Talde bakoitza lan ezberdin batez arduratu da gero gelan besteei azaltzeko.




Asko ikasi dugu eta oso ondo pasa dugu.

2018(e)ko apirilakren 17(a), asteartea

LEKUNBERRIKO "MENDUKILO" KOBAZULOA. Joan den Marxoak 13an 3. eta 4. mailakoen ikasleak Mendukilo Kobazulora irteera bat egin genuen.




Kobazulo horretan xaguxarrak eta beste izaki bitxi batzuk ikusi genituen. Gainera estalaktita pila zeuden eta asko ikasi genuen.





Gomendatzen dizuegu hara joatea!